Urtz
Página inicial > U > Urtz > Iragana Hil Baino Lehen

Iragana Hil Baino Lehen

Urtz


Tren geltoki zaharrean zai nago
zure irrifarra oroitu nahian
baina euriak bustita, galduz doaz
ene taupada isilak

Gauean murgildu zen tren hotsa
bakarrik utziz nire biotza,
musu bero bat masailean eta lepotik
zapi goxo bat zintzilik

Iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo, non maita zaitzaket.

Iragana, hil bada ere
esaidazu arren
nora jo, non aurki zaitzaket.

Ziur nago berandu ez dela
irakurri dut ortzean.
ilargia izkutatuz doa zure begi etsietan.

Hitzez nola azaldu ez dakit
barnean dudan samina;
herbesteratuen artean
halaxe omen da herrimina.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Urtz no Vagalume.FM

Mais tocadas de Urtz

ESTAÇÕES
ARTISTAS RELACIONADOS