Urtz
Página inicial > U > Urtz > Goizaldetik Gaualdera

Goizaldetik Gaualdera

Urtz


Goizaldetik gaualdera
eguzkia zerutik erori da
berotuz ene barnea
arima lotan dudala.
Goizaldetik gaualdera
udarako elurra urtuz doa
asetuz ene egarria
arima lotan dudala.

Gaualdetik goizaldera
larrosaren arantzak ezin kenduz
iraganaren saminak
irensten al dit arima ?

Goizaldetik gaualdera
haizeak dakarkit zure irria
laztanduz ene ezpainak
arima lotan dudala.
Goizaldetik gaualdera
lur gazian ametsak erein ditut
urratuz ene bidea
arima lotan dudala.

Gaualdetik goizaldera
bihotzez bihotz zure bila noa
iragana eutsi nahiean.
Zu zinen eta zu gara gaueko
argia;
ilunabar hotz honetan nire
ilargia.
Zurekin, maitea, nire zauriak
itxi egin dira;
zu zara ene egia
su, lur, aire, ur ... zu !
Zu zara, maitea, esnatu
nauen taupada itsua;
ahaztutako maitasun haren
sua ... zu !
Goizaldetik gaualdera ...

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Urtz no Vagalume.FM

Mais tocadas de Urtz

ESTAÇÕES
ARTISTAS RELACIONADOS