Sorotan Bele

Irix Nait

Sorotan Bele


Bidai luze bat haraino egin genuen,
zertxobait berri ikasteko asmoarekin.
Kaleetan zehar asko ibili ondoren,
taberna batean sartu ginen zazpiak.

Hogei garagardo beltz edan genituen,
ta kriston mozkorra hartu genuena.
"Buruzagiek" momentu hartan jotzen zuten,
hirustaren giroa airean zegoen.

Oh! Irix nait! Azkenik ezagutu zaitut
Oh! Irix nait! Zein polita zaren.

Whistle baten txistua entzun bezain laster,
jotzen hasi ginen denak "Paddyren dantza"
Gutako baten emozioa ikusten genuen,
gaitaren soinuarekin egin zuen negar.

Bibolina jotzen zuena eroa zegoen,
sentimenduz beteriko doinu bat jotzen.
Kontzeruta bukatu zen eta denok batera,
hasi ginen txaloka eskuak mindu arte.

Oh! Irix nait! Azkenik ezagutu zaitut
Oh! Irix nait! Zein polita zaren.

Bapatean esnatu nintzen nire logelan,
pentsatzen atzokoa egia ote zen.
Guinness jarra bat poltsikoan aurkitu nuen,
egia ala amets, izugarria izan zen.

Oh! Irix nait! Azkenik ezagutu zaitut
Oh! Irix nait! Zein polita zaren.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Sorotan Bele no Vagalume.FM
ESTAÇÕES