Kaka zuretzako ta kaka niretzako, hauxe da gauza ederra mundu guztientzako.
Bertso berri batzuek nahi nituzke kanta, gustatzen zaionikan inor baldin bada; historia guztia izango da kaka, nola egin behar dugun guztiok banaka.
Kaka zuretzako ....
Nahiz aberatsa izan, igual dala pobre, kaka egin beharko dugu egoteko libre; mediku frantses batek eman du ordena, hilgo dela bertatik kaka eiten ez duena.
Kaka zuretzako ....
Aberats jende hoiek ezin dute egin, egiten dutena ere gutxi eta zirin; jango baldin balute baba ta artoa, egingo lukete ba mokordo bapoa.
Kaka zuretzako ....
Baserri ondoan nuen mokordoa ikusi, luzean ba zituen zazpi arra t´erdi; huraxe mokordoa, guztiz atsegina, luzea ta lodia, gustora egina.