Idi Bihotz
Página inicial > I > Idi Bihotz > Izengabeak

Izengabeak

Idi Bihotz


Erromako zubi koloreduna
isilean egindako lanen
lekuko bakarra
askatasunaren alde!
beti alboratuen alde!
herritasunaren alde!
gure hizkuntzaren alde!

So, zeruan, kotoiez
ez zaitez izan deslai
asmo eder honetan

Izenik ez da inoiz
inon agertzen
eta egileek ez dute
horren beharrik be
intsumisioaren alde!
legalizazioaren alde!
gaztetxe guztien alde!
amnistia ororen alde!

So, zeruan, kotoiez
ez zaitez izan deslai
asmo eder honetan

Hauen lana ezean ez
du paturik
ez eta inorentzat
inolako etorkizunik
berdintasunaren alde!
amodio askearen alde!
aztura galduen alde!
ekologiaren alde!

So, zeruan, kotoiez
ez zaitez izan deslai
asmo eder honetan

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Idi Bihotz no Vagalume.FM

Mais tocadas de Idi Bihotz

ESTAÇÕES