Betagarri
Página inicial > B > Betagarri > Hamarkada Miresgarria

Hamarkada Miresgarria

Betagarri


Lotan ginen
oihu egin arte norbaitek (sua!)
Kixkalita geratu bide zen guztia
borroka garaiak
omen ziren haiek
Eta inork ez zezakeen
aipa beste ezer
Zilegi ez zela
denbora galtzea
Esaten ziguten
behin eta berriro

Bibolina entzuten da
Arrabita zein gozoa!
Goazen berriz lotara

Gerla beti!
Pop zikinari gerla beti (sua!)
Popero hoiek
ez ditek oso luze iraungo
Dinosaurioak
akatu behar ziren
Eta borroka honetan
kitarrak zorroztu
Garraxi, deihadar
oihu eta txistuka
Ihardun genuen guk
inoiz ez ahots gogoz

Bibolina entzuten da
Arrabita zein gozoa!
Goazen berriz lotara

Batbatean
zerbait aurkitu omen zuten (sua!)
Arartean
zeharo arrotz zitzaiena
Bihotza gihar bat
besterik ez zela
Zioten berdinek
amodioaren xarmaz
Ohartu berriak
urkatuaren sokak
Jotzen duen doinua
maite dute egun.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Betagarri no Vagalume.FM

Mais tocadas de Betagarri

ESTAÇÕES
ARTISTAS RELACIONADOS